
Azkuna Zentroak Zinemaldiaren 65. edizioan estreinatutako film sorta bat aurkeztuko du, tartean Handia filma ere ikusi ahalko da. Ekimena gaur goizean aurkeztu dute Azkuna Zentroko zuzendari Lourdes Fernandezek, Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek, Handia filmeko Jon Garaño eta Aitor Arregui zuzendariak, eta Iñigo Aranburu aktoreak.
Urriaren 2tik 8ra arte, Zinemaldiak ekarri duen film aukeraketa bat Azkuna Zentroko Golem zinemako geletan ikusgai izango da. Gaur berton, urriak 2, Handia filma pantailaratuko dute, azken Zinemaldiko perla izan dena. Gaur ere, Emakundek sustaturik, Bertha Gaztelumendik zuzenduriko Volar izeneko filma eskainiko da. Bertan, eraso sexistak pairaturiko bederatzi emakume desberdinen istorioak kontatzen dira.
Beste aldetik, pantailaratuko diren filmek gai interesgarri askori buruzko hausnarketa proposatzen dute, batzuetan umorez, bestetan bere gordinean. Kasu batean edo bestean, eta Rebordinosek esan bezala, “oso gogorra egiten zaizu filma ikustea”. Nabarmendu behar da sorta horretako lan asko hainbat jaialditan saridun suertatu direla.
Programazioko filmak eta bakoitzaren sinopsia ikusteko hemen duzue lotura.