
Gaurtik igandera bitarte, Zinemakumeak Gara! Emakumezko zine-zuzendariei buruzko programa egingo da Bilboko BBK Aretoan. Gaur bertan, film labur bat, Sara a la fuga (Belén Funes) eta luze bat, Obvious Child (Gillian Robespierre) pantailaratuko dira, 19:30etik aurrera.
Bihar eta etzi, halaber, beste bi ekitaldi izango dira, formatu berean, alegia, lan laburra eta luzea: asteartean, Amigas íntimas (Irene Cardona) laburra eta The girl at my door luzea; asteazkenean, berriz, Café para llevar (Patricia Font) laburra eta Chevalier (Athina Rachel Tsangari) luzea.
Ostegunean: Roboethics (Rut Angielina G. Fuentes) laburra, Las Sin sombrero (sin ellas la historia no está completa) (Serrana Torres, Tània Balló eta Manuel Jiménez Núñez) dokumenta eta hitzaldi solasaldia: Las mujeres de la generación del 27 y su invisibilidad en la historia. Solasaldian hauexek parte hartuko dute: Serrana Torres (zuzendaria) eta Pilar Pérez Fuentes (historialaria eta EHUko ikertzailea).
Ostiralean ere beste berbaldi bat izango da: Chicas que hablan y no solo de hombres, Elisabeth Casillas eta Laura Lazcano izango dira parte-hartzaileak. Gero, film labur sorta bat aurkeztuko dute, Emakumeen araberako film laburrak.
Larunbatean, Pilar Miró zuzendari espainiar ezagunaren El perro del hortelano lana pantailaratuko dute, eta era berean, Simone De Beauvoir saria ere banatuko dute zikloaren antolatzaileek. Nuria Vidalek jasoko du aurten saria. Hitzaldia ere izango da: Las mujeres en la Crítica de cine.
Amaitzeko, igandean, Xprest Aux! film laburren zinemaldiaren bosgarren edizioa egingo da, eta Sonita (Ghaem Maghami) dokumentala aurkeztuko dute.



