MUSIKA

Durangaldeko Maketa Lehiaketaren IV. edizioa abian

Amorebieta-Etxanoko, Abadiñoko, Durangoko eta Iurretako gazteria sailek Durangaldeko Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa antolatu dute. Estilo guztietako musika taldeek azaroaren 11ra arte eman ahal izango dute izena.

Parte hartzeko baldintzak honakoa izango dira: ezein zigiluk argitaratutako diskorik eta ezein motatako diskografia-kontraturik ez izatea, eta  bandaren kide erdiak, 18 eta 35 urte bitartekoak izatea.

Epaimahaiak aukeraketa egingo dute bidaltzen diren maketen artean, ahotsaren, exekuzioaren kalitatearen eta aberastasunaren arloko irizpideei begira. Ostean, kontzerturako errepertorioaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta kontzertu bakoitzean lau bertsio sartu ahal izango ditu taldeak gehien jota.

Azaroaren 16an hautatzen diren taldeen izenak jakinaraziko dira. Talde hauek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Zelaietako kontzertu gelan (Amorebieta-Etxano).
Talderik onenak 1.500 euroko saria jasoko du eta euskaraz dagoen abestirik onenak, berriz, 500 euroko saria.

www.ametxgazteria.net  webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button