IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zine zikloa, Iruñean

Iruñeko Iturramako eta Sanduzelaiko Civivoxek Zinemako Heroiak zine zikloa hartuko dute urriaren 5tik urtarrilaren 19ra. Saio guztiak 18:00etan izango dira.

Zikloaren helburua emakumeen unibertsora gerturatzea da: “iristen zaigun zinemaren zati handi batek genero estereotipo eta rol desberdinak indartzen ditu. Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Programazioa gaur berton (urriak 5) abiatuko da Iturraman, Björn Runge zuzendariaren The wife izeneko lanarekin. Glenn Close aktorearen papera zoragarria da. Emazte prestu bat, senarraren aginduetara egoten da beti. Senarra idazle famatua da. Berak amets guztiak utzi ditu atzean bere senarrarengatik. Halarik ere, egun batean nahikoa dela erabakiko du, eta denak eztanda egingo du.

Hil honetan pantailaratuko duten beste filma Yamina Benguiguik zuzenduriko Inch’allah dimanche (Argelia. 2001).

Zikloaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button