IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloaren azken proposamena, Iruñean

Iruñeko Iturramako civivoxak Zinemako Heroiak zikloa hartu du urriaren 15tik urtarrilaren 28ra. Hortaz, gaur izango da azken saioa.  Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur, Zinemako Heroiak zikloari amaiera emanez, Rompecabezas (Natalia Smirnoff, 2009) filma pantailaratuko dute, 18:00etan.
Honakoa da filmaren istorioa: “Maria del Carmenek, Buenos Airesko Turdera aldirian bizi den 50 urteko etxeko andreak dohain bat duela jakin du: buru-hausgarriak osatzea. Jarduera horretan buru-belarri murgilduta, Roberto ezagutu du, 60 urteko milioiduna; honen asmoa Alemaniako munduko buru-hausgarrien txapelketan parte hartzea da. Biek jolasean gaindiezina izanen den bikotea osatzea lortu dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button