IKUS-ENTZUN

“Zinemako Heroiak” zikloa maiatzera bitartean, Iruñean

Iruñeko Iturramako civivoxak Zinemako Heroiak zikloa hartuko du otsailaren 11tik maiatzaren 13ra. Saioak astelehenetan izango dira.

Zikloaren helburua, emakumeak protagonista izanik, bestelako zinema-irakurketak egitea, emakumeen egoeretara hurbiltzea eta zinemaz gozatzea da. “Ziklo honetan, filmek beste ikuspuntu batetik ikusaraziko digute zinema, elkarrizketa eta emakumeen film-unibertsoa aberasten duten beste erreferente batzuen behaketa ahalbidetzen duen ikuspuntutik”.

Gaur berton izango da lehen emanaldia: I’m No Angel (Wesley Ruggles, 1933). Tira izeneko protagonista, lehoi hezlea, emakume ahaltsu, liluragarri, lotsagabe eta buru azkarra da. Inguruan duen jende oro liluratzen du. Halako batean, Cary Grant agertuko zaio bizitzan, playboy dirudun baten paperean. Orduan, emakumearen egurtasuna jarriko da kolokan. Baina, ezerk ere ez du Tira geldiaraziko. I’m No Angel filmean, Mae West lehen ikono femeninoetako bat izan zen zinemaren historian. Filmeko protagonista izateaz gain, gidoia idatzi eta pelikularen zuzendaritzan ere parte hartu zuen.

Zikloko hurrengo saioak zeintzuk diren jakiteko: Zinemako Heroiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button