IKUS-ENTZUN

“Zinemako Emakume Heroiak” zikloa berriz Iruñean

Iruñeako Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan, urriaren 4tik azaroaren 30era bitartean, Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da. Maria Castejonek koordinatutako zikloa da hori.

Antolatzaileen esanetan, “guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri.”

Gaur berton abiatuko da ekimena Arantxa Echevarria zuzendariaren Carmen y Lola (Espainia. 2018) lanarekin. Carmen nerabe ijitoa da eta Madrilgo aldirian bizi da. Lola ezagutzen duenean, bizitza goitik behera aldatuko zaio. Maitasuna eta konplizitatea sortuko dira haien artean. Hori, ordea, ez da gustukoa izanen ijitoen komunitateko zati batentzat, eta bereziki, emakumeak emazte eta ama izatea espero duten familientzat.
Hurrengo proposamenak honakoak dituzue: Portrait de la jeune fille en feu (Celine Sciamma, 2019), Saving Grace (Nigel Cole, 2000), eta Thelma y Louise (Ridley Scott, 1991).

Noiz eta non kontsultatzeko egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button