MUSIKA

“Ayo Silver!”-ek dozena bat kontzertu ondu du udazkenerako

Donostiako Ayo Silver! promotorea sutan da, izan ere, hamabi emanaldi inguru ondu ditu irailaren 21etik azaroaren 29ra bitarte. “Denetarik daukagu: folk, pop, psikodelia, electronika, punk, garaje-rock, indie, twee…”. Gehienak AEBetako eta Europako rock eszena undergroundean eratutako bandak dira.

Horrekin batera, bi nobedade iragarri dituzte: batetik, bono bat jarriko dute salgai denboraldiko kontzertu guztiak ikusteko; bestetik, 23 urte baino gutxiago dutenek ez dute sarrerarik ordainduko.

Kontzertuen harira, iraileko azken kontzertua 30ean egingo da, Kevin Morby (AEB) eta Metanoia (Euskal Herria) taldeekin. Kevin Morby oraintsu Biarritzen jotzen izan den Woods pop eta psikodelia talde bikainaren baxu-jotzailea izan zen.

Urrian bost kontzertu izango dira: 1ean, Grisl Names (Ingalaterra); 2an, Holy Wave (AEB); 4an, Elephant Stone (Kanada) eta Al LOver (AEB) eta azkenik, 30ean, Tomorrows Tulips (AEB).

Azaroan, sei emanaldiz gozatzeko aukera izango da: 4an, Coathangers (AEB); 5ean, Peaking Lights (AEB); 15ean, Tacocat (AEB)  eta Violeta Vil; 18an, The Wands (AEB); 25ean, The Fresh & Onlys (AEB), eta 29an, The intelligence (AEB).

Kontzertuak Dabadaba aretoan egingo dira, Elephant Stone eta Al Lover-ena izan ezik, zeina Gazteszenan egingo den, Donostikluba programaren baitan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button