IKUS-ENTZUN

“Zinemagileen Artean”, zinemagile arabiarren begirada

Zinemagileen Artean 10. Karabana, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean garatzen ari da Bilbon, Golem Zinemetan. “Emakume zinemagileak ezagutzera ematea da Karabanaren asmoa, eta zineman kristalezko sabaia apurtzea”.

Zinemagileen artean egitasmoa 2012an hasi zen Bilbon, emakume zinemagile arabiarrek beren gizartearekiko eta munduarekiko duten begiradaren inguruko zinema-zikloarekin.
Hamar urtez emakumeek Egipton, Libanon, Palestinan, Marokon, Aljerian eta beste herrialde batzuetan bizi dituzten errealitateak hurbildu dizkiote Bilboko publikoari. Urte horietan, aliantzak sortu dira Klaketa Árabe produkzio- etxearen eta Kultura Communication y Desarrollo KCD Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen (GGKEaren) artean, ekitatea lortzeko eta emakumeek egindako Zinema Karabana Bilbon urtero errealitate bat izateko.

Proiektuari esker, “eztabaidarako eta esperientziak trukatzeko gune bat ireki zen zinemagileen eta publikoaren artean, eta hurbiletik ezagutu ahal izan zuten mundu arabiarreko egoeraren konplexutasuna eta emakume zinemagileek egoera hori nola ikusten duten”.

Aurtengo programan, bost film luze, bost istorio, eta Jordania, Suitza, Frantzia, Sudan eta Brasilgo bost zinema zuzendari ikusteko parada eskaintzen da. Horiez gain, emakumeek Bilboko eta Kairoko zinema eta ahalduntze lantegietan egindako lau film labur ere pantailaratuko dira.

Zinemagileen artean egitasmoaren emanaldi guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button