
Datorren astean, uztailak 11, 19:00eta programatu du Buelgoak Zinema_ilegaleko beste emanaldi bat. Terri Florido soinu-artisaua, erretratugilea eta kamarografoak proposatutako Lucio filmaren proiekzioa izango da, eta ondoren, solasaldia.
Lucio filma Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak 2007. urtean idatzi eta zuzendu zuten film bat da. Lucio Urtubia igeltsero eta militante anarkistaren bizitza du hizpide, hainbat hamarkadatan sistema kapitalistaren kontrako era askotako ekintzetan aritutako gizonaren gorabeherak.
Bulegoaren arabera, “lehenengo pertsonan kontatutako film honek erritmoa hartzen du pixkanaka, thriller bilakatzeraino ia. XX. mendeko bigarren erdialdeko bestelako historia, historia ofizialaren osagarri”.



