
Bilboko Arte Eder Museoak abiaturiko Renoir: intimitatea Pierre-Auguste Renoir margolarien gaineko erakustearen osagarri, zinema-ziklo berezia antolatu da. Otsailaren 24an izango da lehen hitzordua Gilles Bourdosen (2012) Renoir lanarekin.
Lehen film honen ostean, Bertrand Tavernierren Un dimanche à la campagne (1984) pantailaratuko dute, martxoaren 3an. Jean Renoir zinegilearen Une partie de campagne izeneko filma izango da hurrengoa, martxoaren 10ean. Bertan, Jean Renoirrek omenaldia egiten dio aitari, eta zinemari eta pinturari buruz hausnartzen du haren koadroen bidez.
Eta azkenik, Fernando Trueba zuzendariaren Belle Époque pantailaratuko da martxoaren 17an. Antolatzaileen arabera, “garai hartako espiritua ekartzen digu gogora, pintore bitxi baten eta haren lau alaben istorioaren bidez”.
Saio guztiak ostiraletan izango dira, 19:30ean hasita.
Aipaturiko zikloaz eta erakusketaz, informazio zabala duzue Bilboko Arte Eder Museoan.



