MUSIKA

Sorkun, Eraso eta Voltaiak Donostiako Altzata Rock jaialdian joko dute

Larunbatean, Altzata Rock festa egingo dute Donostiako Larratxo Kultur Etxean, 20:30etik aurrera, eta Sorkun, Voltaia, Eraso!eta Physis Versus Nomos taldeak arituko dira.

Sorkun musikariak Ziklomorphosia diskoa aurkeztuko du, iaz argitaratutakoa. Erritmo beltz itsaskor eta dantzagarriekin jositako hamaika kantu bildu ditu diskoan: soul, funk, jazz, reggae… Sorkunek rock eremutik aldentzeko asmoa agertu eta lortu du, grabazio iradokitzaile honen bidez.

Bestalde, Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Jon Duran (bateria) eta Ion Brankamonte (gitarra) musikariek 2014an eratu zuten Voltaia taldea Zumaian; aurretik Itaka eta Got Ham taldeetan aritutako musikariak dira. Bada, orain arte bi lan argitaratu dituzte, azkena 2015ean, Medusa. Hirukote gipuzkoarrak desertuko stoner erritmo pisutsuak jorratzen ditu.

Eraso! metal banda zarauztarrak Kaiolatik ihesi (Bonberenea Ekintzak) izenburuko lan berria aurkeztuko du, bandak bere 20. urteurrena bete duenean. Hiru horiei Physis Versus Nomos gehituko zaie

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button