IKUS-ENTZUN

Zinema ilegala Bulegoan

Zinema ilegala Marta Popivoda artista eta kultura-arloko langileak den  sortu zuen 2007. urtean Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren barruan. 2008. eta 2009. urteen artean, edizio bereziak egin zituzten Zagreben eta Istanbulen; eta 2010. urtetik aurrera TkH (Teorija Koja Hoda) plataformak zinema_ilegala jarri zuen abian Parisen. Les Laboratoires d'Aubervilliers-ek antolatu zuen, bere programaren barruan sartuta.

Bulegoa z/b ekimenak proiektu ireki eta (auto)hezitzaile gisa aurkeztu nahi du zinema_ilegala, zer den ez dakigun hori trukatzeko eta testuinguruan kokatzeko: zinema_ilegala. Proiektua zabalik dago, eta, beraz, filmak proposatu nahi dituzten lagun guztiek parte har dezakete, baldin eta hitz ematen badute film horiei buruz hitz egingo dutela, eztabaida bat abiaraziko dutela, edo hori egin dezaketen pertsonak gonbidatuko dituztela. Prozedura horren bidez, editorearen (komisarioaren) eta ikusleen artean dauden mugak ezabatzen saiatuko dira; horrela, epe luzerako auto-hezkuntzako prozesu bat jarriko dute abian, eta kulturako erkidego kritiko bat sortuko.

Hala, bada, proiektu honetan "ilegala" zera da: ezagutza eta diskurtsoaren bestelako ekoizpen bat bultzatzea, zineman adituak ez diren pertsonen artean, zinemagintzako ekoizpen esperimental eta kritikoei buruz. Zinema_ilegala kode irekiko proiektua da, eta era askotako prozedurak eta formatuak ikertzen ditu filmak ikusteko eta eztabaidatzeko.

Ekimena Jorge Nuñezek koordinatuko du. Nuñez Fuerza Vital zine aldizkariko kidea da (hemen Nontzeberriri eskaini zion elkarrizketa irakur daiteke). Halaber, zinema_ilegala egitarauan parte hartu nahi izanez gero sartu webgune honetan.

Bulegoak bidalita

Show More

Related Articles

Back to top button