BESTELAKOAK

Gabon mezuak euskaraz zabaldu

Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka, Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak eratu duten Txioka Sarean lehiaketak.

Abenduaren 1etik 18ra bitartean bidalitako mezu proposamenak sartuko dira lehiaketan. Eta horretarako sare-sozialak erabiliko dira: Twitterra #gabonagurra etiketa mezuan ipinita, eta Facebook-en Gabonetan euskaraz zoriondu da izenburua duen taldearekin bat eginez.

Mezuak euskarazkoak izan behar dira. Eta ez dute sexu, arraza edo bestelako bazterketa edukirik izango, eta formatuari dagokionez, mezuak idatzizkoak bakarrik izan daitezke, edota  bestelako euskarri zein formatutan jasotakoa: gabon-postala, argazki muntaia, ikus-entzunezkoa…

Hiru sari emango dira mezu edo esamolde originalenari, euskarri originalenari eta  bizkaierazko mezurik onenari.

Sari-banaketa abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, izango da Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 12:30ean.

Sariak gabon jaiekin lotuta, Gabonetako otzara bat, bi lagunentzat Areatzako SPAn egotaldia eta Lekeitioko Eguren electrodomesticos-ek emanda Samsung Galaxy tableta izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button