IKUS-ENTZUN

Zinema gauak aire zabalean, Chillida Lekun

Abuztuko hainbat egunetan eta gauez, estreinatu berri diren filmen programazioaz gozatu ahal izango dute ikusleek Chillida Lekun.

A Contracorriente Films zinema-banatzaile eta -ekoizlearekin elkartu da museoa zinema independentean sortu diren filmik esanguratsuenak pantailaratu ahal izateko.
Hala, ilunabarrean eta eskulturek tonalitate berezi bat dutenean (20:00etatik aurrera ateak irekitzea eta 21:30etan proiektatzea) hainbat film ikusi ahal izango dira museoan.

Abuztuan emango diren filmen zerrenda honakoa duzue: abuztuaren 5ean, El Padre (Florian Zeller); abuztuaren 6an: Minari. la historia de mi familia (Lee Isaac Chung); abuztuaren 7an: El fotógrafo de Minamata (Andrew Levitas); eta abuztuaren 8an: Pequeño país (Eric Barbier).

Emanaldiez ahalik eta ondoen gozatzeko, hamakak jarriko dituzte parte-hartzaile guztien eskura, baian gomendioren bat ere luzatzen dute antolatzaileek: “filma eroso ikusteko, beroki, manta edo antzekoren bat ekartzea gomendatzen dugu, eguzkia sartu ondoren tenperaturak nabarmen jaisten baitira”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button