ESZENA

“Manifestua” ikuskizuna Elorrion, Gasteizen, Azkoitian eta Berriozarren

Martxoaren hasieran aurkeztu zen Ekida kultur ekimen sozialistak sustatu eta antolatu duen Manifestua izeneko ekimena. Gasteizen burutu zen Herri Unibertsitate Nazionalean estreinatu zen, martxoaren 16an. Ikuskizuna lau emanaldi gehiagotan ikusteko aukera egongo da maiatzean eta ekainean, Elorrion (maiatzak 28), Gasteizen (ekainak 5), Azkoitian (ekainak 19) eta Berriozarren (ekainak 25).

Manifestua ikuskizunak artearen potentzial iraultzaileaz dihardu, hiru musikari, hiru abeslari eta bi errezitatzaile oholtza gainean jarrita. “Literatura, musika eta eszenografia uztartuz, kantuen eta poesiaren bidez hausnarketa politikoak plazaratzea eta arteak eta artistek duten eginbeharri buruzko galderak pausatzea da ikuskizunaren asmoa. Oholtza gainekoak besteko garrantzia du ordea oholtzatik kanpokoak. Horregatik, teknikari-taldeak, antolakuntzako jendeak eta militante-sareak ere osatzen du ikuskizuna”.

Ekida kultur ekimen sozialistaren asmoa da “borondate politiko sozialista kulturaren eta artearen esparruetatik elikatzea, arte-ekoizpen sozialistaren antolakuntzarako bidean, horretarako proiektuak sustatu, alderdi formala garatzen lagundu, esanahiaren egokitasun politikoa aztertu, artisten elkarlana bultzatu, eta entseguak eta emanaldiak antolatuz”.

Manifestua ikuskizunaren emanaldi guztietarako sarrera doakoa eta librea izango da, baina aretoetako edukiera mugatua dela-eta harremanak@ekida.eus helbidera idatzi behar da gonbidapenak lortzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button