BESTELAKOAK

Andra Mari Eusko dantzari taldeak eginiko azterlanak jasotzen dituen DVDa kaleratu dute

Erotismoa Euskal Dantzan. Bizkaiko jotea eta porruek Arratia, Dima eta Zeberioko erara DVDak 70eko eta 80ko hamarkadetan eginiko ikerlanak biltzen ditu. Bertan, jota eta porruei buruzko dantza maisuen testigantzak, ohiturak eta baita jota zein porruek ikasteko urrats ezberdinak ikasteko argibideak azaltzen dira. Maisuen ezagutzak entzun eta ikusteaz gain, Kepa Artetxe dantza maisuari eginiko elkarrizketa ere jasotzen da.

DVDaren aurkezpena bihar, hilak 25, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean 20:00etan izango da. Bertan, Oier Araolaza, Mikel Zamalloa eta Kepa Otaegiren eskutik hitzaldiak eta solasaldia izango dira.

Ikus-entzunezko lan hau eskuratu nahi izanez gero, aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokan Labayruren standean salgai izango da. Horretaz gain webgunearen bidez ere eskuratu ahal izango da.

Dantzan.com-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button