Nontzeberri

Artista-liburuak lantzeko lantegi monografikoak

Luis Barrios artista koadernatzailearekin batera, Arteko Taller-ek, artista-liburuak lantzeko lantegi monografikoak antolatuko ditu udazkenari begira.

Hala, urriaren 20an, estalki malguko liburu laua lantzeko tailerra abiatuko da 9:00tatik aurrera. Azaroraino joango gara gero, azaroaren 10ean, larunbata, eta ordu berean, escartivan-en gainean prestatutako liburua egiteko tailerra izango da. Orratz zein hariekin eskuz jositako koadernoetako liburua egiteko hitzordua azaroaren 17an izango da. Eta abenduaren 15ean, artista-liburuak koadernatzeko oinarrizko nozioen lantegiaren 3. edizioa abiatuko da. 

informazio gehiago jasotzeko posta elektronikoa hauxe duzue: info@artekotaller.com  

Exit mobile version