IKUS-ENTZUN

Zinema fantastikoaren pieza bitxiak ikusgai

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. astearen barruan, urriaren 26tik abenduaren 7ra, ExpoSyfy: fantasiazko bidaia zinema fantastikoaren pieza bitxiak gordetzen dituen erakusketa zabalduko da, Donostiako Okendo kultur etxean.

Back to the Future filmako Deloreanen fluxu-kondentsadore mitikoa hurbiletik ikusi nahi? Edo Will Smithek I, Robot filmean gidatzen zuen motorrak liluratzea nahi? Edo agian nahiago duzu Indiana Jonesen latigoa ikusi, 300 filmeko espartarren kasketa edo jada sinboliko bihurtu den V for Vendetta filmako jatorrizko maskara?”

Zinema fantastiko eta zientzia-fikziozko zinemaren titulu esanguratsuenetako batzuen pieza eta errepliken bilduma jasotzen du erakusketak, besteak beste, Terminator, Jumanji, Blade Runner, Scream edo Jurassic Park filmei dagozkienak.

Aukera bikaina, zinema honen zaleek goza dezaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button