IKUS-ENTZUN

“Zinema Euskaraz” programaren aurtengo lehen proposamena

Zineuskadik sustatuta, Zinema Euskaraz programak ostiral honetan edizio berria abiatuko du, Euskal Herriko zinemetan pantailaratuko den Ali Samadi Ahadik zuzendariaren Ilargirantz filmarekin. Aurten estreinatuko den lehen filma da.

Programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak “haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du, eta euskara sustatzen du zinemagintzan”.

Lan horrek honakoa kontatuko digu: “Bahitutako bere arreba txiki Anne erreskatatzeko, Peterrek bidaia magiko bati ekin beharko dio lurralde misteriotsu batean barrena… ilargia!  Bertako Gizon gaiztoak bahitu du Anne, honek bere lagun kakarraldoari, Zoomzeman jaunari, emaztea bilatzen laguntzen ari zitzaionean. Bere fantasiazko abenturan, Larre izartsuan lurreratuko da Peter, eta lo dagoen Hareaztatzaile jauna ezagutuko du. Bertan jakingo du Anne non dagoen aurkitzeko modu bakarra Gaueko Maitagarriaren afarira joatea dela, Hodeietako Jauregian. Baina hango mahaian ez dago guztientzako eserlekurik. Eta hala, Naturako bost espirituekin lehiatu beharko du: Erraldoi Ekaiztsua, Txinparta Sorgina, Henry Kazkabar, Robin Zaparrada eta Ama Antzigarra.”

Filma zinema hauetan ikusi ahalko da: Golem Alhondiga (Bilbo) eta Golem La Morea (Iruñea), Principe Zinema (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Multicines 7 (Bilbo), Zugaza Zinemak (Durango) eta Getxo Zinema (Getxo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button