
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioaren barruan, hamabi film proiektatzen ari dira urtarriletik martxora bitartean, Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa), Bilbon (EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohitzunen (Le Sélect zinema).
Egunotan, Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000) filma ikusteko aukera izango duzue. Julia Roberts da film eder horretako protagonista. Erin Brockovich ama ezkongabea da, eta lanpostu bat lortu du abokatu-bulego txiki batean. Egun batean, gaixotasun susmagarri bat duten bezero batzuen kasu bitxia bere kabuz ikertzea erabakiko du.
Bihar, Artium museoan izango da ikusgai. Hurrengo egunean, 7an, Tabakaleran, eta 8an, Bizkia Aretoan. Azkenik, hilaren 11n, Golem Baiona zineman pantailaratuko dute.
Zikloak pantailaratuko dituen beste lan batzuk honako hauek dituzue: The Thing (John Carpenter, 1982), beldurrezko klasiko modernoa; Kampen om tungvannet (Jean Dréville, Titus Vibe-Müller, 1948), ez-fikzioaren eta abentura-zinemaren arteko nahasketa bat; Djúpiò (Baltasar Kormákur, 2012), giza gorputzaren mugak ikertzen dituen filma. Azkenik, La Maladie de Sachs (Michel Deville, 1999) emango dira.
Eta gainera, hainbat hizketaldi eta hitzaldi antolatu dira puntako aditu batzuekin. Noiz, non eta zer zehazkiago jakiteko, egin klik hemen.