ARTEA

Goazen Txinara!

Gaur, azaroaren 25ean, Goazen Txinara 2012, Euskal artistentzako Txinan egiten den erresidentzi programaren deialdia aurkeztuko da Bilbaoarten. Aurten, laugarrengo aldiz, Euskal Herrian bizi diren bi artista Txinara lan egitera joateko aukera izango dute.

Programa honen helburua Euskal Herrian bizi diren artisten lana Txina aldean sustatzea da. Programa honen antolatzaileak MA Studio (Beijing) eta Etxepare Euskal Institutua dira.

Judas Arrieta MA Studio-ko zuzendariak, Luis Candaudap eta Alain Urrutia margolariek artista egoiliarrek 2011n Txinan egindako lanak jasotzen duen katalogoa aurkeztuko dute, eta aldi berean, 2012rako deialdi berria zabalduko dute.

Deialdi honetan, arte garaikidearen edozein arlorekin edo diziplinarekin lotura duen bi proiektu aukeratuko dira. Proiektuak 2012. urtean beteko dira Beijing-en MA Studioan. Egitasmoak garatzeko egonaldia bi hilabetekoa izango da eta bakarkakoak izango dira. Aukeratutako artistak bi hilabete pasako dituzte Beijingeko MA Studioan, abuztuaren 1etik irailaren 30era arte.
Egonaldiaren azken egunetan erakusketa bat antolatuko da han eginiko lanekin. 2013. urte hasieran MA Studioko egonaldira etorritako bi artisten artelanekin taldeko erakusketa bat egingo da Beijing-eko erakusketa areto ezagun batean eta erakusketarako katalogo bat argitaratuko da.
Txinara etortzeko aurkeztutako proiektua bi hilabeteko epean amaitu beharko dute eta epe horretan eginiko arte lan bat lagako dute.

Dokumentazioa aurkezteko epea 2012ko urtarrilaren 30ean amaituko da. Eta epaimahaiaren erabakia 2012ko martxoaren bukaera aldean jakinaraziko da.

Informazio guztia MA Studioan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button