IKUS-ENTZUN

“Zinema Beach” zikloa, Nafarroako Filmotekaren eskutik

Nafarroako Filmategiak Baluarterekin elkarlanean antolatutako Roof Top Cinema, 2014an jasio zen. Hasierako asmoa zen gutxienez uztaileko egun batzuetan filmategiaren presentzia mantentzea eta filmak ikusteko modu berri bat eskaintzea. Aurten, jarduera honen X. urteurrenarekin batera, hondartza, igerilekua, udako aisialdiak, eta abar izango dira protagonista Baluarten, eta zientzia-fikziozko zinemaren esparruko lau klasiko pantaila erraldoi batean ikusi ahalko dira.

“Zinemaren Historiaren aztarna bikaina utzi duten filmen eskaintzaren ikuspegia galdu gabe, zinema-ikuskizunaren aldeko apustua egin dugu, Zinema handi egin duten filmen aldekoa, eta mugimenduan dauden irudiekin kontatutako narrazio zoragarriak pasioz besarkatzen dituztenak liluratu eta liluratzen jarraituko duten istorio iraunkorren aldekoa. Seinale ezabaezina markatu duten lau zinta, denboraren joanak dagoeneko klasiko bihurtu dituenak, kasu honetan zientzia-fikzioaren generoari lotuak, nahiz eta kasu honetan fikziotik zientziatik baino gehiago egon.”

Hala, uztailaren 20an, 22:00etan, E. T., el extraterrestre filma pantailaratuko da. Uztailaren 25ean, ordu berean, Blade Runner mitikoa, eta azkenik, uztailaren 27an, Regreso al futuro.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button