MUSIKA

Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, MAZ festibala aurkezteko

Gaur, Basauriko Social Antzokian, Los Coronas, Freedonia eta The Weapons taldeek joko dute, maiatzean egingo den MAZ jaialdiaren aurkezpen gisara. Ekitaldia 21:00etan hasiko da, eta kontzertuen ostean, Dino Velvet disko-jartzailea arituko da.

MAZ jaialdiaren harira, maiatzeko hiru asteburutan bananduko da, hilak 16, 23 eta 29, eta askotariko artistak bilduko ditu, tartean, Burning eta The Excitements; Ruper Ordorika eta Audience; eta Mick Farris eta Julian Maeso.

Gaurko aurkezpen kontzertuko eskaintza ere anitza da. Hala, Los Coronas madrildarrek latindar kutsuko rock-and-roll instrumentala joko dute, hain justu, Adiós Sancho diskoa aurkezteko abiatutako biraren azken kontzertuetako bat izango da.

Freedonia banda ere Espainiako hiriburutik dator, baina soul eta rhythm & blues estiloak jorratzen dituen hamar laguneko talde dantzagarria da. Azkenik, The Weapons Bilbo inguruetako eskarmentudun musikariek abiatutako psychobilly egitasmoa berria da.

Informazio gehiago: mazbasauri.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button