IKUS-ENTZUN

“Zinegoak” jaialdiko film lagin eder bat, Donostian

Datozen egunotan, azaroaren 16, 17 eta 18an, 2020ko Zinegoak jaialdiko film lagin eder bat ikusteko parada izango da Donostiako Antzoki Zaharrean, Ehgamek, Gehituk, Zinegoakek eta Donostia Kulturak antolatuta. Udaberrian, Bilbon ospatu zen Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdi honetako bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira bertan.

Hortaz, gaur da lehen eguna eta film labur sorta proiektatuko da. Ikusiko diren lanak honakoak dituzue: Mi Pequeño Gran Samurái (Arantza Ibarra), Cocodrilo (Jorge Yúdice), Ad Lib (Leire Acha, Sara Nikte Berrozpe, Eurie Cierbide, Beñat Etxaburu, Arantzazu Martínez, Cristina Vaquero, Irene Velasco), Jess (Agnes Koleman), Rani (Hammad Rizvi), La Mariachi (Adán Ruiz), eta XY (Anna Karín Lárusdóttir)

Bihar, azaroak 17 Let There Be Light (Marko Škop, 2019) film luzea pantailaratuko dute. Milanek hiru seme-alaba ditu, eta Alemanian ari da lanean, igeltsero gisa. Irabazitako dirua familiari bidaltzen dio, Eslovakiara. Eguberrietan, etxera itzuliko da, eta jakingo du seme nagusia talde paramilitar batean dabilela eta ikaskide baten heriotzarekin zerikusia daukala.

Azkenik, azaroaren 18an, Margen de error (Liliana Paolinelli, 2019) izeneko filma ikusteko abagunean izango da.

Xehetasun guztiak Donostia Kulturak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ikuskatu

Close

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu