IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak bere sariak banatu ditu

Zinegoak jaialdia amaitu egin da eta bere Sari Nagusia Between Goodbyes dokumentalarentzat izan da. Dokumentalak Maike izeneko queer pertsona baten historia kontatzen du, Koreako jatorria duena eta Herbeheretako familia batean adoptatua izan dena. Film luze horrek Lesbianismo eta Genero saria ere irabazi du.

Aurrekoaz gain, epaimahaiak aipamen berezia egin dio Mónica Taboada Tapiaren Alma del desierto lanari ere: “Trans emakume baten borrokaren erretratu eder eta hunkigarria egiteagatik, sistemak aitortua izateko eta, horrela, bere oinarrizko eskubideak erabili ahal izateko.” Film horrek Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria ere irabazi du. Aipamen berezia Javier Prieto de Paula eta Diego Herrero zuzendarien Solo Kim film laburrarentzat izan da.

FIK kategoriari dagokionez, film irabazlea Rohan Parashuram Kanawaderen Sabar Bonda izan da, India tradizionalean bi gizonen arteko maitasuna posible dela erakusten duelako. Bernardo Florim eta Maju de Paivaren Avenida Beira-Mar filmari ere aipamen berezia eman diote.
Eta KRAK sailean, Santiago Posadak zuzendutako Brigitte, Planeta B lana gailendu da. Aipamen berezia Maja Classen zuzendariaren Truth or Dare lanarentzat izan da.
Publikoaren saria Angel Morales Ballestaren Arrecife film laburrarentzat izan da, trans gazte batek bere amamarekin duen harremana kontatzen duena.
Epaimahai gaztearen saria Amélie Hardyren Hello Stranger filmarentzat izan da, eta epaimahai seniorrak, bestalde, Nuria Vil eta Alba Dominguezen Delincuente film laburra saritu du. Euren aipamen berezia Brian den Hartog zuzendariaren Data Van Troost lanarentzat izan da.

Datu guztiak: Zinegoak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button