MUSIKA

Txuma Murugarrenek bidean utzitako kantuak bildu ditu bere lan berrian

Garai batean musikarien hit-ak edo kantu arrakastatsuenak binilozko singleen A aldean plazaratzen ziren irratietako disko jartzaileek jar zezaten. Sarritan, zazpi hazbeteko horien B aldean kantu ezezagunak, alegia, iraupen luzeko diskoan sartu ez zirenak jasotzen ziren. Tradizio galdu horri jarriki, Murugarrenek B Aldeko Kantuak izenburua jarri dio bere seigarren lanari. Bertan, grabatuta, baina argitaratu gabe zeuden doinu ezezagunak bildu ditu, tartean, Audience taldekoekin egindako bertsioa.

Hortaz, diskoa musikariaren ibilbideko bitxikerieN bilduma da: konposaketa propioak, betiko musikarien laguntzaz atondutakoak edo Audience taldekoekin egindakoa. "Kantu arantzadunak, bihotz gabeak, kantu zitalak, inork maite ez dituenak, hondamendi batetik erreskatatu nituenak", esan du Txumak.

"Atzeko gelaxkan gordeta" gelditu ziren kantu hauek xarma berezia dute. "Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan ditut buruan. B aldeak beti gustatu izan zaizkit gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastaren azpian ahaztuta gelditzen diren kantu minberati eta ahulak, horiek maite nituen gehien, eta uste dut bide horretatik joan direla nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta gabe horiekin zerikusi handia daukate".

Audience talde gernikarraz gain, Amaia Intxausti, Esteban Valcarcel eta Isusko Ramonek parte hartu dute, eta Lamiña estudioetan grabatu zen joan den martxoan Jose Lastraren gidaritzapean.

Gaztelupeko Hotsakek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button