LITERATURA

Angela Figuera poeta gogoan

Bilboko Udalak gerraosteko poesiako figura azpimarragarria den Angela Figuera (Bilbo 1902-Madril 1984) poetaren jaiotzaren urteurrena ospatuko du bihar, urriaren 30ean Bidebarrieta Kulturgunean.

Gerra osteko poeten taldeko kidea izan zen Angela Figuera, 36ko belaunaldia izenekoa. Antolatzaileen arabera, “talde horretan eragin handia izan zuten Gerra Zibilak eta haren ondoren etorri zen Munduko Gerrak. Halaber, ikusgai bilakatu gura da, bere garaiko emakume asko bezala, genero arrazoiak direla eta, kide zen poeta taldearen barruan baztertuta geratu zen bilbotarra. Talde hartan Blas de Otero edo Gabriel Celaya zeuden, besteak beste.” Bere lehenengo liburua Mujer de barro izan zen. Ostean, Vencida por el ángel, El grito inútil (1952), Los días duros (1953) eta Vísperas de la vida (1953) lanek argia ikusi zuten. Belleza cruel izan zen bere liburu ezagunena eta preziatuena. Azkenik, Toco la tierra, Cuentos tontos para niños listos eta Canciones para todo el año lanak ere kaleratu zituen.

Hortaz, bihar arratsaldean, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Kulturguneak Ohiane Gomez Lizarraga ikerlariak eta Juanjo Lanz EHUko irakasleak egingo duten, Angela Figuera: Mujer de carne y verso hitzaldia jasoko du. Ohiane Gomez Lizarraga bere gradu amaierako lana Angela Figueraren poesian zentratu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button