IKUS-ENTZUN

Zinegoak Bilboko LGBTI zinema eta arte eszenikoen jaialdia iragarri dute

Zinegoak Bilboko LGBTI zinema eta arte eszenikoen jaialdiak datorren otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitartean garatuko dela iragarri du.

Sexu-aniztasuna, zinema eta kultura uztarturik,  bazter guztiak bustiko dituen zirimiria dakar jaialdiak, eta euskal geografia osoan hedapen handiena izan dezan ahalegin berezia egin du aurten elkarteak.

“Badakigu jaialdiaren ardatza Bilbon dagoela, eta gainera, urtetik urtera handiagoa da jaialdiak duen harrera. Baina ekimena  ahalik eta herri gehienetara iristea nahi genuenez, hedapenaren lana indartzea erabaki dugu”, adierazi du Pau Guillenek, jaialdiaren zuzendariak. Hala, jauzi kuantitatiboa ekarriko du datorren urteko jaialdiak eta martxoan eta apirilean zehar, Bilbon ez ezik, 50 udalerritan ere proiektatuko dira jaialdiak jasotzen dituen ikus-entzunezkoak.

  1. edizioa garatuko du ekimenak eta ezinbesteko hitzordua izango da, beste behin ere, sexu, identitate eta genero aniztasunari lotutako kultur jarduerez gozatzeko.

Horretarako, programazioa ofizialak FIK, DOK eta KRAK atalak izango ditu jaialdiak eta programazioa osatzen ari badira ere, 500 obra inguru jasoko direla iragarri dute,  film labur, fikziozko film luze eta dokumental eta proposamen eszenikoen artean. Nabarmendu nahi izan dute,  trans errealitateak jorratzen dituzten obra ugari aurkeztuko direla.

Hala, lehen astean, fikzioa izango du ardatz, Bilborocken, Golem zinemetan eta Bilbao Arte fundazioaren ArtHouse Cinema aretoan. Bigarren astean, berriz, dokumentalek hartuko dute protagonismoa, Bilborocken antolatuko proiekzioetan. Hala ere,  hainbat jarduera osagarri ere antolatuko dira bertan.  Esaterako,  “3, 2, 1… Zinegoak!” beste erakunde, kolektibo edo elkarte batzuekin lankidetzan egiten dira aurre-jaialdia.

Horrez gain,beste urte batez, ZG jarduera profesionalak ere antolatuko dira, ikus-entzunezko hainbat zentrorekin batera, ikus-entzunezko sorkuntzaren eta ekoizpenaren esparruen ikuspegi zehatza eskaintzeko.

Jaialdiaren irudi ofiziala urtarrilaren hasieran aurkeztuko bada ere, aurreratu dutenez, edizio honetan, sexu aniztasuna modu zabalagoan ulertzeko premian jarriko du elkarteak arreta, “soilik, sexu orientazioan geratu beharrean”.

Jaialdiaren xehetasun guztiak,  zinegoak.com atari digitalean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button