ESZENA

Mal Pelo konpainiak "He visto caballos" lanarekin zabalduko du Dantzaldia igandean

Mal Pelo konpainiak He visto caballos izeneko lana Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko du, otsailaren 7an, igandean, 20:00etan, Dantzaldiaren barruan. 
Pieza mugimenduaren bidez, hitzaren bidez eta argiztapen, bideo eta soinuaren berariazko erabileraren bidez idatzi da, eta pertsonaia biek elkarri bidalitako gutunetan inspiratzen den poemak maitasunaz eta erresistentziaz hitz egiten digu.
Zaldien irudiak askatasun-metafora bezala agertzen dira, izaki banandu biek distantzian eraiki behar duten sekretuaren metafora bezala.
Zuzendaritza Maria Muñoz eta Pep Ramis-ena izan da eta eurak ere aktoreak izango dira Jordi Casanovas-ekin batera.

Mal Peloren sorkuntzen bizkarrezurra honako hau da: begiradaren eta bizitzaren arteko konexioaren bilaketa, haren irudien idazkeraren zehazpena lortzea, mugimenduaren eta hitzaren bidez, bideoarekin eta soinuarekin, etengabeko lengoaien gainjartze batean. Hemen zehazpen hitzak ez du esan nahi linealtasuna edo narratibotasuneko ebidentzia; aitzitik, ekintzan izandako asmo argia esan nahi du.

He visto caballos-en neurrizko denbora-erasoaldi bat da, non irudiek, musikak, gorputzek, soinuek, taupadek, laztanek eta kolpeek atzera egiten duten, agian atzera bueltarik ez duen baso batean sartu baino lehen. He visto caballos izeneko deserrotze-narrazio honetan oroimena presentzia bihurtzen da eta gorputz batek bestearen absentzia gogoratzen du.

La Fundicionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button