MUSIKA

Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Mikel Marquez eta Aire Ahizpak, Galdakaon

Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak 60 urte beteko ditu aurten. Urteurren horren harira, dantza-taldeak kantaldi interesgarria ondu du larunbatean, azaroak 14, Torrezabal Kultur Etxean, 22:00etan, Iparraldeko kantarien emanaldia izenburupean.

Kontzertuan hauexek bilduko dira: Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Mikel Marquez eta Aire Ahizpak.

Andra Mari taldeak harreman estua dauka aipatu Iparraldeko kantariekin, izan ere, Bedaxagarrek zenbait dantza erakutsi zizkien dantza-taldeko kideei eta Martikorena Austrian izan zen Galdakaoko taldearekin.

Aire Ahizpak, berriz, kantu-tradizio horren ordezkari garaikideak dira: Fernando Aire-Xalbador bertsolari ezagunaren ilobak dira. Bada, ahizpek diskoa grabatu berri dute Mikel Markez musikariarekin batera, Konplize ditut eta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button