ESZENA

Poesia, musika eta pintura elkarrekin zuzenean

Susa argitaletxeak Oier Guillanen Eskuen Sustraiak poema liburua kaleratu zuen joan den urtean. Natura agerian da lan honetan, naturari ikasitako zikloekin adierazten ditu Oier Guillanek giro urbanoan bizi izandako ametsak eta porrotak.
Poema luze eta indartsu batekin (Paperezko baratzea) abiatzen du bere lana; ondoren dator liburuaren enborra, sei atalez osatua; ereite ziklo baten elementuak gogorarazten dituzte atalok: ildoak, hazia, gorotza, eskuak, denbora, lore inperfektuak; eta bukatzeko, beste poema luze batekin ixten du lan osoa (Golde lurra). Naturari ikasitako zikloekin adierazten ditu Oier Guillanek giro urbanoan bizi izandako ametsak eta porrotak.

Eskuen sustraiak poemarioan oinarriturik, errezitaldi dramatizatua eskainiko da urriaren 21ean, 20:30ean Bilbon, Zazpi Kaleetako gaztetxean. Ahotsak: Asier Sarasola eta Oier Guillan; musika: Ander Fernandez; pintura: Idoia Beratarbide.
Hurrengo emanaldiak azaroaren 11an Donostian (Ernst Lluch kultur etxea) eta abenduaren 17an, Bermeon.

Oier Guillan 1975ean jaio zen Donostian, baina oso gazterik joan zen Errenteriara. Oreretako Mikelazulo elkartean Poesia Astea antolatzen du urtero. Kultur kazetari lanak egiten ditu Argia astekarian eta Gara egunkarian, baita ere Testuketan literatur irratsaioa Donostiako Herri Irratian. Egun Oiartzunen bizi da.
Oreretako Mikelazuloko Poesia Astearen eta Eztena teatro egunen gidaria den aldetik ezagutuko duzue Oier Guillan (1975), edo Ate hautsiak poema liburuaren eta errezitaldien karietara agian.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button