IKUS-ENTZUN

“Soinua ikusi, pentsamendua entzun”, film musikalak BilbaoArten

BilbaoArte zentroak Soinua ikusi, pentsamendua entzun film musikalei buruzko zikloa abiatuko du gaur. Iaz hasi zen Bilbaorte egitarau hori ontzen. Gaur bertan hasiko da zikloa Ingmar Bergman zinegile suediarrak 1975ean filmatutako Trollflöjten filmaren emanaldiarekin. Emanaldia 18:30ean izango da eta otsailaren 14an, zikloaren azken egunean, berriro ikusteko aukera izango da. Zikloak, guztira, sei film bilduko ditu, eta jatorrizko bertsioan pantailaratuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

BilbaoArte zentroaren arabera, hau da Trollflöjten filmaren sinopsia: “Mozarten Txirula magikoa-ren moldaketa, bi ekitalditan banatua, W. A. Mozarten musikarekin eta Emmanuel Schikanederren liburuxkarekin, alemanez. Paminaren bahiketaren istorioa kontatzen du, Gaueko erreginaren alaba. Tamino printzea berarekin maitemindu da, beraz erreginak bere alaba eskaintzen dio, honek Sarastrorengadik askatzea lortzen badu, bere bahitzailea. Horretarako txirula magiko bat ematen dio”.

Zikloa ondoko filmekin osatuko da: Don Giovanni (Joseph Losey, 1979, Italia); The Tales Of Hoffmann (Michael Powell & Emeric Pressburger, 1951, Erresuma Batua); Orfeo (Claude Goretta, 1985, Frantzia); The Beatles: Eight Days A Week – The Touring Years (Ron Howard, 2018, Erresuma Batua) eta 20 Feet From Stardom (Morgan Neville, 2013, AEB).

Soinua ikusi, pentsamendua entzun zikloari buruzko xehetasun guztiak: bilbaoarte.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button