MUSIKA

Miguel Salvador Quartet taldeak lan berria kaleratu du

Gaur, urriak 8, Miguel Salvador Quartet taldeak Hamar Urte Geroago (Hotsak) disko berria aurkeztu du Bilbon.

Miguel Salvadorrek mendiei eskaini nahi izan die disko hau, “haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek ezkutatzen duten  milurteko jakinduriari”.

Hotsak diskoetxearen hitzetan, “mendien antzekoa da Miguel Salvadorren musikaren portaera, egunero zeruertzean ikusten dugun eta dagoeneko gure atentzioa deitzen ez duen mendi eder bat bezalaxe, hara azkeneko aldiz noiz igo ginen ezin gogoraturik. Hain hurbil eta aldi berean beti hain urrun.
Bere gitarraren ferekak hari musikalean mila aldiz entzun dugun doinu atsegin baten moduan alde egingo digu behar duen arreta eskaintzen ez badiogu. Mendiaren saria igoera bakoitz eta guzietan lortzen da eta beti da ezberdina eta bizigarria. Halakoa da Miguelen musikak jazz, swing, bossa baita bolerozko arpegioen atzean ezkutatzen duen saria”.

Hamar urte geroago izeneko bere laugarren disko honetan (Project, Etreum eta Código lanen ondoren) Jonathan Hurtado (piano), Marcelo Escrich (kontrabaxu) eta Gorka Iraundegi (bateria) musikariek hartu dute parte,  Miguel Salvadorrekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button