IKUS-ENTZUN

Zinebiren inguruko ekimenak hasteko prest

Zinebi 54k jaialdiaren aurretik antolatu ohi duen Prezinebi jarduera programa egingo da gaurtik hilaren 16ra bitarte. Egitarau horretan zine eskolek, elkarteek eta sektoreko profesionalek hartuko dute parte. Egitarauaren egoitza nagusia Campos Antzokiko Kupula Aretoa izango da.

Hasteko, bihar bertan, azaroak 10, Zinebiexpress 48 ordutan errodatutako film laburren lehiaketa egingo da. Izen emateak egun berean egin ahal izango dira Campos Antzokiko atarian. Antolakuntzak DV zinta bat emango dio partaide bakoitzari, eta horiek 48 ordu izango dituzte euren proiektuak burutzeko. Proiektuak leku berean entregatu beharko dira, astelehenean, azaroaren 12an, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara.

Larunbatean, halaber, Emakumeek egindako Zineari buruzko Bilboko Erakustaldia antolatu ohi duen talde feministak, Ellas son África (Patricia Ferreira / Chus Gutiérrez / Laura Mañá / Inés París, 2011) film luze dokumentala aurkeztuko du. Saioa 20:00etan hasiko da, eta Chus Gutiérrez zinegilearen partaidetzarekin.

FAS Zineklubari dagokionez, azaroaren 13an, asteartea, Telmo Esnalek 2011n zuzendutako Urte Berri On, Amona! euskal film luzea eskainiko du PREZINEBI barruan. Zuzendariaz gain, Nagore Aranburu eta Kontxu Odriozola filmaren protagonistak ere izango dira proiekzioan. Emanaldiaren ostean, Los Fastuosos de la Ribera (LFR) laukote bilbotarrak rhythm’blues eta rock&roll  kontzertua eskainiko du.

Azkenik, Caóstica Elkarteak antolatu duen Mutant Cinema Party emanaldiarekin amaituko da ekimena, azaroaren 16an, Arriaga Antzokian, 20:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button