IKUS-ENTZUN

ZINEBIren 64. edizioa amaitu da

Amaitu berri den zinemaldian 57 film labur lehiatu dira, eta Film Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioko Sari Nagusia Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento animazioko film laburrak (2022, Angélica Restrepo eta Carlos Velandia, Kolonbia) lortu du. Epaimahaiak hau nabarmendu zuen film horri buruz: “ikusleari uzten dio bidaiatzen denboran zehar, espazioan zehar eta oroimeneko paisaietako soinuan zehar, eta oroitzapen mingarrien artean gidatzen gaitu, zeintzuk, denborarekin, aienatuz joaten baitira”.

Atal Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sari nagusien irabazleen artean daude: Wild Flowers, Euskal Film Laburrik Onenaren Sari Handia irabazi duena; Espainiar Film Laburrik Onenaren Saria, nazioarteko epaimahaiak ematen duena, Olores dokumentalari eman zaio (Alba Esquinas, 2022). Beste aldetik, Mikeldi Saria Backflip (Nikita Diakur, 2022) koprodukzio frantziar-alemaniarrari eman zaio; animazioko film laburrik onenaren Mikeldi Saria, berriz, Searching Heleny espainiar-brasildar koprodukzioarentzat izan da (Esther Vital García, 2022), eta film dokumental labur onenaren Mikeldi Saria, ostera, Balls serbiar-esloveniar koprodukzioarentzat.

Atal Ofizialeko saririk oparoena, 12.000 eurokoa, ZIFF-Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketako opera primarik onenari ematen zaiona, Anhell69 filmari eman zaio. Kolonbiar produkzio bat da, Errumaniako, Frantziako eta Alemaniako kideen parte hartzea izan duena. Epaimahaia osatzen duten hiru kideek, halaber, aipamen berezi bat eman diote Nuestra Película film dokumentalari (Kolonbia-Frantzia), Diana Bustamantek zuzendutakoa.

Publikoaren EiTB Saria, berriz, 3.000 euroz hornitua, Esther Vital Garciaren Searching Heleny (Cadê Heleny) izenburua daraman lanarentzat izan da. FAS Zineklubak ematen duen saria, 2.000 euroz hornitua, eta Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi atalean lehiatzen diren film laburren artean onenari ematen zaiona, Tana Garrido Ruiz zuzendariaren Espera y sedimento filmarentzat izan da (Euskadi, 2022). Azkenik, UNICEF Saria Dastan Madalbekov zuzendariaren Son of the Sun fikziozko filmarentzat izan da (Kirgizistan, 2022),

Sari guztien gaineko datu zehatzagoak ZINEBIk dauzka

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button