IKUS-ENTZUN

Zinebi Jaialdiaren 62. edizioak badu kartela

Bilboko Udalak antolatzen duen Zinebi-Bilboko Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak badu aurtengo edizioaren kartela. Eider Corral diseinugile grafikoak pandemiak eraldatutako errealitateari buruzko lan bat egin du.

The New York Times Magazine aldizkariak zenbaki berezi bat atera zuen uda baino lehen, eta bertan adierazi zuen “errealitatea surrealista denean fikzioak bakarrik eman diezaiokeela zentzua”. Covid-19k eraldatutako errealitatearen sentsazio horrek inspiratuta, eta errealitatea eta fikzioa elkar hartuta aritu da egilea: “Bilboko kaleetara irten naiz, pertsonek hirian elkarrekin berriro nola egiten duten topo ikusteko”.

Azaroaren 13tik 20ra egingo den Zinebiren 62. edizioaren kartelean Bilboko La Salveko zubiko eguneroko errealitatearen zenbait irudi erabiltzen dira. Irudi horien bidez, “errealitatearen erregistro dokumentalarekin eta kontakizun batekin, irudi grafiko bat sortu du, close-up baliabidearen bidez birus-distopiako urte honi lotutako istorioak, fantasiak eta oroitzapenak iradokitzen dituena.”

Eider Corral diseinugile grafikoa eta arte-zuzendaria da. Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gero, bere lehenbiziko ikerketa abiatu zuen, musikari eta kulturari lotutako proiektuak landuz. Bere diseinuetan arreta berezia jartzen du tipografian, “gurago dut iradoki, esan baino”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu