IKUS-ENTZUN

ZINEBI jaialdian izena emateko epea zabalik

ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bere 66. edizioa egingo du azaroaren 8tik 15era. Uztailaren 15era arte zabalik dago film laburrak helarazteko deialdia (gehieneko iraupena: 30 minutu), eta abuztuaren 31ra arte opera prima film luzeetarako onartzen dira.

Urterik urte, estilo guztietako lanak biltzen ditu ZINEBIk bere egitarauan; ikus-entzunezko sormen-formatu berritzaile eta iradokitzaileenak, zein mundu osoko zine garaikidean sortzen ari diren zuzendarien lanak. Horretarako, zinearen alderdi berriak esploratzearen aldeko apustua egiten du edizioz edizio, esperimentazio formalari zein zine-ekoizpen berrien hibridotasun eta diziplina artekotasunari lekua eginez; betiere, zinemagileek egungo errealitate konplexuen gaineko ikerketa etiko zein estetikoa aurkez dezaten sustatuz.

Euskal ikus-entzunezkoen industria babesten dute Bertoko Begiradak sailean euskal film labur eta luzeen sorta zabala erakutsiz, baina, era berean, euskal eta estatuko zinemaren industriarekin dugun konpromisoa berresten dute ZINEBI Networking-en bitartez, industria-jarduerak, topaketa profesionalak, hitzaldiak eta elkarrizketak barne antolaturik.

Jakingarri guztiak: ZINEBI

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button