MUSIKA

AA Tigre, Tau eta Astenia Primaveral, Bilboko Sarean gunean

MEM (Musica Ex Machina) jaialdi esperimentala emanaldiak programatzen ari da Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Sarean gunean. Hala, bihar bertan, Jam esperimentala ondu dute. Parte hartu nahi duenak bere instrumentua eramatea baino ez du; saioa 18:00etan hasiko da eta 20:00etan amaitu.

Apirilaren 9an, halaber, AA Tigre-k joko du, 19:30ean. Egitasmo horren atzean Rafael Martínez del Pozo musikaria dago (Yogur, Eliminator Jr.). Asturiarrak Las acciones duran izenburuko lan berria aurkeztuko du. Rafael musikaria ez ezik, ekoizlea ere bada; Kiev Cuando Nieva, Sra. Sr. Sra. eta Bakelite taldeekin aritu da, besteak beste. Biharamunean, AA Tigre Bermeoko Nuntxaku Zentru Sozialean izango da, Jon Mantxirekin batera.

Apirilaren 14an, Tau banda psikodelikoak joko du, 20:00etan. Tau Islandiako Dead Skeletons taldeko Shaun Nunutzi musikariaren proiektu berria da. Mexikoko Real de Catorce desertuko xamanekin izandako esperientzien emaitza da Tau, eta oraintsu Wirakuta izeneko EPa argitaratu du.

Azkenik, apirilaren 22an, free-jazz estiloko Astenia Primaveral proiektua izango Sarean gunean, 23:00etan: Nacho Córdoba musikariaren bakarkako egitasmoa da, gitarra, pedal, kolpe, oihu, fereka eta eztanden bidezkoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button