
Dantza Garaikidearen VII. Zirkuituaren barruan, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean, Claire Ducreux eta Toni Mira bikotearen En attendant l´inattendu koreografiaz gozatzeko parada egongo da bihar, 20:00etatik aurrera.
Ducreux eta Toni Mira elkartzetik En attendant l’inattendu sortu zen. Hostoz, umorez, poesiaz, zentzugabekeriaz… betez doan espazio eszenikoa partekatzen dute bakarka, beren pertsonaiei eta ikuskizunei bizitza eman zien eserlekuak eta mahaiak, bi unibertsoren arteko amodio-istorio xume bat kontatzeko, itxuraz oso desberdinak direnak, baina funtsean adostasun ugari dituztenak.
Nats Nus Dansa 1987an sortu zen, Toni Mira dantzari eta koreografoaren eskutik. 1998tik, eta Claudia Moreso zuzendari artistiko dela, sormen bide berri bat hasi zen, haurrentzako eta familia osoarentzako ikuskizunak sortuz. Konpainiak familientzako eta hainbat gizarte talderentzako tailer bereziak ere ematen ditu.
Beste aldetik, gaur berton, hilak 17, 20:00etan, Gasteszenan, Larrosak, arantzak, Lorca antzezlana aurkeztuko dute Zurriola Antzerki Eskolako kideek, Biga talde amateurrak, hain zuzen ere.



