ARTEA

Lourdes Otaegi eta Garazi Otxagabia Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren irabazleak

Amorebieta-Etxanoko Udalak Santiago Onaindia Ikerketa Bekaren XV. edizioko irabazleak aurkeztu ditu. Beste gerrako kronikak. Bikote harremanak eta indarkeria Ramon Saizarbitoriaren eleberrigintzan izenburua duen proiektuarengatik jasoko dute diru-laguntza bi aditu horiek.

Santiago Onaindia beka Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametx erakunde autonomoaren bidez bi urtero ematen duen beka bat da. Beka honek Labayru Institutuaren laguntza jasotzen du.  Bekaren helburua euskal literaturaren alorrean ikerketa sustatzea da eta bidez batez, Santiago Onaindia euskal idazleari omenaldi bat egitea. Beka 9.000 eurokoa da.

XV. edizio honetan lau proiektu aurkeztu dira. Lanok epaimahai batek aztertu ditu. Irabazi duen proiektua 2018ko udazkenerako amaituta egon beharko da eta moldatu ondoren, Labayru Institutuak argitaratuko du Aita Santi Onaindia Beka bildumaren barruan.

Beka honen aurreko edizioko irabazlearen, Gorka Merceroren, liburuaren argitalpena ere aurkeztu da.  Bere liburuaren izenburua Mundu-ikuskerak euskal narratiba garaikidean: modernitatearen krisitik postidentitatearen promesara da eta Labayru argitaletxeak argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button