BESTELAKOAK

Zurrumurruen aurkako idazmen tailerra

Herritarrei eta Aniztasunari buruzko II. Udal Planean jasotako konpromisoaren barruan dagoen ekimen hori atzerritarren inguruko estereotipo negatiboei aurre egiteko sortu da. Abian jarriko den zurrumurruen aurkako idazmen tailerra otsailaren 12an hasiko da, eta ariketa praktikoak eta literatur testu bereziak erabilita, parte-hartzaileak migrazioei, atzerritarrei eta bestelako kulturei buruzko begirada berri bat sortzen ahaleginduko dira.

Azkuna Zentroko Medialab2 aretoan izango da tailerra otsailaren 12an eta 26an, martxoaren 14an eta 28an eta ekainaren 11n, eta Txani Rodriguez kazetari eta idazleak “narrazioaren teknikak eta tresnak erakutsiko ditu, fikziozko istorio on bat osatzen duten baliabideak ikasteko. Beste alde batetik, kontakizunarekin denbora erabiltzen edo narrazioko generoen arteko aldeak zeintzuk diren azalduko du, beti ere zurrumurruen aukako proiektuaren barruan”.

Zurrumurruen aurkako proiektuak “gizartea sentsibilizatzeko estrategia garatzen du zabalduen dauden zurrumurru eta estereotipo negatiboei aurre egiteko. Pertsona atzerritarren irudi negatiboa proiektatzen dute aurreiritzi horiek eta eragin negatiboa dute gure bizikidetzan. Horren helburua da diskriminazioaren aurkako borrokarekin konprometitutako pertsonen eta entitateen arteko sare bat sortzea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button