IKUS-ENTZUN

“Zine Kontari” euskaraz egindako zinemaldia, Bilbon

Bilboko Campos Eliseos Antzokiaren Kupula Aretoan garatuko den Zine Kontari zinemaldia abenduaren 15 eta 16an egingo da.

Euskaraz idatzitako eta egindako zinemaldiaren seigarren edizioari hasiera emango zaio Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkartearen eskutik, SGAE Fundazioaren eta SGAE Euskadiko Lurralde batzordearen laguntzarekin. Antolatzaileen helburua “euskal egiletza duen zinema zabaltzea da, ia kasu guztietan areto komertzialetan ez dauden tituluak berreskuratzen dituena hain zuzen ere, euskara tresna eta bitareko nagusi gisa hartuta”.

Emanaldiak hiru izango dira, eta diogun moduan, Campos Eliseos Antzokiko Kupula Aretoan proiektatuko dira, edukiera bete arteko sarrera librearekin.

Abenduaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan izango da lehen hitzordua Yago Mateok idatzi eta zuzendutako Fishura laburmetraiarekin. Obrak amateur kategoriaren Film onenari Saria irabazi zuen Lekeitioko 38. Zine Bileran. Geroago, Lara Izagirreren Nora film luzea ikus ahalko da. Lan hori, Donostiako Nazioarteko 68. Zinemaldian estreinatu zen eta 2020ko Goya Sarietan euskarazko pelikulen artean finalista bakarra izan zen.

Hurrengo egunean, abenduak 16, saioa 10:00etan hasiko da. Ordu horretan, Angel Alonsoren Elkano, lehen mundu bira film luzea pantailaratuko da. Estatu mailako Goya Sarien 34. edizioan animazio filmen artean nominatua izan zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button