
Uztailaren 6an eta 7an zine beltzari buruzko Mikrofilm Short Festival film laburren nazioarteko jaialdiaren estreinako edizioa egingo dute Plentzian. “Mundu mailako noir laburmetrai ekoizpen onenak erakusteko asmoarekin jaio den ekitaldia”.
Film labur onenak 2.000 euro jasoko ditu eta ikus-entzuleen film gustukoenak ere 1.000 euroko saria hartuko du. Ekimen honekin batera, bestelako jarduera paraleloak ere egin dituzte, tartean, kontzertuak eta Noir argazki lehiaketa.
Lehiaketaz gain, uztailaren 6an eta 7an hitzaldiak ere izango dira: Txema Muñoz Kimuak programako kideak, Bingen Mendizabal konpositoreak eta Pedro Rivero film laburren zuzendariak parte hartuko dute berbaldi horietan.
Hauez gain, Plentziako elizaren dorrean egingo dute bideo-mapping-a hiru dimentsiotako argiko proiekzioekin, kontzertu “oso bisualak” eta oraindik antolatzaileek erabat argitu ez dituzten bestelako jarduera batzuk.
Film laburren lehiaketa beltz honekin loturiko xehetasun guztiak (inskripzioa, egitaraua, eta bestelakoak) mikrofilmfestival.com webgunean kontsulta daitezke.