Zetak taldeak urtarrilaren 3 eta 4an Iruñean, Nafarroa Arenan, egingo duen Mitoaroa kontzerturako sarrera guztiak saldu ditu. Kontzertu horretan nafar eta euskal mitologiaren presentzia nabarmena izango da.
Pello Reparazek aurreratu zuen Erramun Martikorena bertan izango dela, eta ondoan izango ditu Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere.
Pello Reparazek duela urte batzuk abiatu zuen Zetak proiektua. Handik hona Zetak (2019), Zeinen ederra izango den (2020), eta Aaztiyen (2023) lanak plazaratu ditu.
Berria egunkarian irakurri dugu ze ideia duen kantariak datozen egunotan egingo duen kontzertuari buruz: “Pozez, ilusioz eta bertigo apur batekin joango gara Nafarroa Arenara, baina badakigu inoiz izan dugun festa ederrenetakoa izango dugula bertan”.