MUSIKA

EH Sona euskal musika jaialdiaren 18. edizioa

 

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Herria Sona musika jaialdiren 18. edizioa egingo da, urriaren 30etik azaroaren 27ra bitarte. Oskorri, Jabier Muguruza, Anari eta Libe arituko dira, besteak beste.

Hasteko, urriaren 30ean, Oskorrik kontzertua egingo du, C.A.T. kultur gunean, Hau da despedidia! agur-biraren baitan. Biharamunean, urriaren 31n, Trikipoteoa egingo da Euskal Etxearen inguruko kaleetan.

Azaroaren 6an, Libe arabarrak Ihesaldi Handia bere bakarkako diskoan jasotako doinuak aurkeztuko ditu, Passeig del Born pasealekuan.

Azaroaren 13an Joseba B. Lenoir Gang taldeak joko du Euskal Etxean, eta hurrengo egunean, doako kontzertua izango da, Munlet (Txo!) bandaren eskutik. Eta egun horretan bertan, Governors eta  Larregi taldeek joko dute Razzmatazz 3 aretoan.

Azaroaren 20an, Jabier Muguruza Euskal Etxean izango da, eta azaroaren, 21ean, halaber, Korrontzi folk taldea izango da lokal berean.

Amaitzeko, azaroaren 27an Patrol Destroyers taldeak joko du Euskal Etxean, eta 28an, Anari Apolo areotan izango da.

Informazio gehiago: ehsona.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button