
1986ko abenduan, zaharberritutako Arriaga Antzokia inauguratu zen inguruko egunetan, areto berri batek ireki zituen ateak Deustuko Ramón y Cajal kalean, hain zuzen aldez aurretik Fundiciones Ligeras del Norte enpresa zegoen toki berean.
Egitasmoaren arduradunak, Laura Etxebarria eta Luque Tagua alegia, antzerkitik aldentzen den espresio gunetik urrun zeunden eta hastapeneko helburuei eutsi zioten. Horrela, alternatibotzat jo zen programazioaren aitzindari bilakatu ziren.
400 konpainien ikuskizunetik gora hartu dituen eszenatokia da, eta horrela La Fundicion Bilboko antzoki areto beteranoa bilakatu da. Gainera, sorkuntza berriak laguntzen, zabaltzen eta nazioartekotzen, zein ikuslegoa sentsibilizatzeko ardura erakusten duen hiriko ekimen bakarretarikoa da.
Urte osoan etengabeko ikuskizun egitaraua prestatu eta konpainiei egonaldiak eskaintzeaz gain, La Fundiciónek Dantzaldia edo Lekuz-Leku ekimen arrakastatsuak ere antolatzen ditu urtero.
Artistak eta ikusleak bat egingo dute abenduaren 1ean aretoan bertan ospatuko den urteurren jaian.



