LITERATURA

“Gazteluma”, IX. Literatur Sorkuntzarako Burtsa

Baionako elkar liburu-dendak, elkar fundazioaren eta Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin, iparraldeko idazle gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, Gazteluma, IX. Literatur Sorkuntzarako Burtsa sortu du eta 3.000 euroko saria emango du.

Deialdi honetara, narratibazko lanak (eleberri edo ipuin bilduma) egiteko xedeak aurkez daitezke, baina iparraldeko euskara batuan, argitaratu eta sarituak izan ez direnak.

Idazlanaren aipamen laburra bidali behar da, 2-4 orrialdekoa, ezaugarri nagusiak agertuz, hala nola, luzera, estiloa, zergatiak, iturriak, egitura, helburua eta abar. Horrekin batera idazlanaren lagin bat (15-20 orrialdekoa).

Gutun-azal batean idazlanaren izenburuarekin, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanaren egitasmoa urriaren 17rako helbide honetara igorri beharko da: IX. Gazteluma Literatur Sorkuntzarako Burtsa. San Andres plaza, 64100 Baiona.

Datu guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button