IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiak lehenengo on line bideo-lehiaketa abiatu du

Zinegoak 2012 Bilboko Gay-Lesbo-Trans 9. Nazioarteko Zinema Jaialdiak estreinako on line bideo-lehiaketa antolatu du, Euskaltelekin lankidetzan. Zine-jaialdia otsailaren 6tik 12 ra bitarte egingo da.

Parte-hartzaileek Zinegoak 2012ko goiburua egin beharko dute, alegia, jaialdiko emanaldi guztien aurretik jartzen den ikus-entzunezko pieza, gainera, otsailaren 6an, inaugurazio ekitaldian ere proiektatuko dute. Ekitaldi Arriaga antzokian egingo dute.

Saria Ipad 2 bat izango da, 16 Gb eta WiFi-a dituena. Zinegoak jaialdiak eta Euskaltelek artista euskaldunen LGTB edukiko sormena bultzatu nahi dute.

Lanak bidaltzeko epemuga urtarrilak 29 da. Epaimahaia, berriz, Euskalteleko eta Zinegoakeko kideek osatuko dute

Lehiaketaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button