ARTEA

Eguneroko zientzia fikzioa

Steve Schofield (1970, Oldham, Erresuma Batua) argazkilariaren Land of Free. Eguneroko Fantasiak erakusketa ikus daiteke Donostiako FNAC dendan azaroaren 29ra bitarte. Erakusketa Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astearekin lankidetzan ondu dute.

Argazkilari ingelesaren erakusketa xelebre hau Getxophoto ekimenean ere ikusi ahal izan da. Schofieldek zientzia fikzioaren zaleak bere eguneroko inguru naturalean erretratatzen ditu. Esate baterako, irudietan Star Trek edo Star Wars filmen zaleak agertzen dira pelikuletako pertsonaien gisara jantzita.

Argazkilariak zale hauen fantasietan sakondu nahi du, bai eta kultura hori haien egunerokoan txertatzeko erabiltzen dituzten metodoetan ere. Horrela, zale hauek egunerokotasunari ihes egiteko fikziozko existentzia sortzen dute. Hala, Schofieldek etxeko zereginetan zihardutela erretratatu zituen dokumentu grafiko ikusgarria erdietsiz.

Argazkilariaren berbetan, erakusketa hiperrealismoarekin lotuta dago. Izan ere, argazki horietan modeloek bere obsesio eta zaletasunetan oinarrituriko existentzia utopikoa sortzeko nahia islatzen da. Existentzia horiek, gainera, herri-kulturan sustengatzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button